Puntxu eta galdutako hitzak munduko herrialde desberdinen izenen letren pilatuz puntuak lortzean datzan sistema gamifikatu bat da. Euskara bultzatzeko eta sustatzeko helburua du eta, horregatik, euskara hutsean sortutako jolasa izango da.
Liburuak eta letrak jaten dituen heinenan handitzen doan pertsonaia txiki bat pantailan zehar gidatu behar dugu eta, ahalik eta azkarren, dagokigun herrialdearen izenaren letrak ordenean pilatzen ditugun bitartean, suge gaiztoak saihestu behar ditugu herrialdearen izena osatu arte. Herrialdearen izena osatzen baldin badugu, herrialde horrekin zerikusia duen azalpen fitxa bat ikusi eta entzuteko aukera izateaz gain, hurrengo pantailara igaro ahal izango gara baina ez badugu helburua lortzen (suge gaizto baten kontra egiten dugulako, adibidez) pantaila zerotik hasi beharko dugu.
Jolas honetan zailtasun-maila desberdineko pantailak aurkituko ditugu eta herrialde gehiagoren izenak osatzen ditugun heinean puntu gehiago lortuko ditugu.
Pantailan herrialde bakoitzaren izena eta azalpen fitxaren testuak agertzeaz gain, jokoan agertuko diren herrialdeen inguruko azalpen txikiak jasotzea ahalbidetuko duen audioak entzuteko aukera izango dugu